Aldaketak elkartean

Jarraian azaltzen ditugu 2017an eginiko aldaketa batzuk:

1.- Elektrobalbula bat jarri da Gas bidea kontrolatu ahal izateko.
Segurtasun aldetik garrantzitsua iruditzen zaiguna.
2.- Aireztapena egokiago izateko bi bentiladore jarri dira airea sartu ahal izateko.
Honekin batera, airea ateratzeko tximiniak garbitu dira eta azkenik sukaldeko
estrakzioa garbitu da.
3.- Metalezko armairuak ipini dira.
4.- Zabor ontzia egokitu da organikoa ipini ahal izateko.









Obrekin jarraituz, asteburuetako bodega lana erreztu ahal izateko,
hozkailu gehiagoren beharraz jabetu ginen, bodegeroak egun horietan
goiz eta arratsalde etorri behar izan zutelako,
edariak bukatu egiten zirelako.
Hori aurrera eraman ahal izateko,
bodega txikira eraman dugu arropa armairua eta bide batez,
txamarretan tabako eta janari usaina saihestu dugu.
Arropa armairu berdina erabili zen eta horretarako garbiketa-pintaketa lanak egin
genituen zuzendaritza kideok.
Honekin batera garajeko biltegian apal metalikoak ipini dira produktuak berantolatuz.
Gauza gehiago ere egin dira baina hauek iruditu zaizkigu aipagarrienak.



Comentarios

Entradas populares de este blog

2023 MENDI IRTEERA

ELKARTEKO MUS TXAPELKETA (2023)

"SU-ARTEAN" GURE ARTEAN MARTXOAREN 2AN